IKT ZERBITZU PARTEKATUA

Joxi: 688-818-349    joxi@tolomendi.net

Iosu: 688-643-464    iosu@tolomendi.net

2010. urtean Tolomendi eta Itsasmendikoi bitartez, dinamizaTIC proiektuarekin hasi ginen lanean hainbat herrietan. Lehenik eta behin 5 herri izan ziran, Albiztur, Altzo, Baliarrain, Orendain eta Berrobi.Gure gaitasuna eta haien beharra ikusirik beste 6 udalerri gehitu genituen, Leaburu-Txarama, Belauntza, Bidegoian, Abaltzisketa, Anoeta, Irura eta EHNE sindikatua. Proiektu honen baitan eremu ezberdinen dinamizazio lanak genituen. Turismoa, herritar, mikroenpresa eta instituzioen IKT-en erabileraren dinamizazioak, hain zuzen ere eta asko laburbilduz. Ordu ezkero instituzioek, hau da, udalek IKT inguruan zuten gabeziaren jabe izan ginen. Hau dela eta ia esklusiboki beraiekin haritu gara lanean gaur arte. Segituan jakin genuen guk eskainitako zerbitzuak eman diezaioketen figura hau modu egonkor batean behar dutela herri txiki zein ertainek . Urria ezkero beste teknikari bat ere gehitu dugu beste hainbat herri honelako figura baten beharrean agertu bai ziren. Teknikari honek beste 10 herri daramatza gaur egun. Guztira 22 herri edo bazkideei ematen diegu zerbitzua gaur egun, guztia Tolomendi Landa Garapen Elkartetik jada. Hau dela eta IKT dinamizatzailearen zerbitzu katalogo bat eskaintzen dugu.

Tekniko lanak:

IKT inguruko ekipamenduarekin arazo teknikorik ezean nola jokatu eta irtenbide egokiena bilatzen saiatu, bai praktikoki eta ekonomikoki

Programa edo software ezberdinaren instalatu edo lagundu.

IKT inguruko hizkuntza eta terminoetan “itzultzaile” lanak, azalpenak, ea.

Erabiltzaileak egunerokotasunean dituzten intzidentzien aurrean babes bat izan

Web orrialdeen mantenua.

E.a.

Aholkularitza lanak:

IKT inguruko mugimendu guztiekiko aholkularitza lanak, ekipamendua bereganatzerakoan, instalazioen hobekuntzan eta aprobetxamenduan, software edo programa berriak erosi edo instalatzerakoan, egunerokotasunean mesedegarria izan daitezkeen aplikazio eta konfigurazio egokienak ezartzerakoan … beti ere ekonomi arloa gogoan izanik. Inoiz ez bai da izango etekin ekonomikoa ardatz duen erabakirik izango tarteko.

Izfe-rekiko bitartekari lanak, haiekin bildu, batzordeetan parte hartu, bitartekari gisa jokatu gai teknikoen inguruan.

Izfe-udalak komisioari jarraipena eman eta udal herrien interesak defendatu.

Udalerrien IKT inguruko ahotsa bilakatu.

IKT inguruko fakturazioak aztertu eta negoziatu. Kostuak murriztu.

Udal zerbitzu berrien inguruan informazioa jaso eta bilatu.

Etorkizunean egon daitezkeen onuren berri izateko informazio eguneratuaren bilketa egin.

Dinamizazio lanak:

Udala eta herritarren arteko harremanak hobetzen dituen tresnak erabil araztea.

Herritarrei eskaini ahal zaizkien IKT zerbitzuen inguruan informazioa jaso eta bideratu.

Ikastaroak bultzatu udal langileentzat bere egunerokotasunean lagunduko dienak.

IKT tresna baliogarrienak erabiltzearen dinamizazioa.

 

Deja un comentario