Hezkuntzako eskeintza herri txikietako jendeak
eskura izan dezan bermatu behar da, zona bakoitzeko
berezitasunak kontuan hartuz.
“Eskola-txikiak” mantendu, indartu
eta sortzeaz gain, 0 eta 3 urte bitarteko
umeen haurtzaindegi zerbitzua herrian bertan
eskeintzea oso garrantzitsua da.
Eta, zergatik haurreskolak landa inguruneko
herri txikietan?
- Herri txikien bizi-kalitatea
hobetzen duelako zerbitzu honek.
- Txiki-txikitatik haurrak herriko
beste haurrekin erlazionatuko liratekeelako
herria maitatuz, sentituz eta herri-nortasuna
indartuz.
- Gurasoak euren artean erlazionatzeko
eta herriko dinamikan barneratzeko erraztasun
gehiago luketelako.
- Azken finean, landa inguruneko
herrietako biztanleria handitu eta egonkortzeko
(herri txikiak bizirik mantentzeko) zerbitzu
estrategikoa delako.
Tolomendik MENDIKOI, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza
eta Hezkuntza departamentuekin eta eskualdeko
Udalekin elkarlanean “Haurreskolak landa
ingurunean” proiektua koordinatu eta
dinamizatu zuen.
“Haurreskolak” partzuergoa eratu
zen 2003ko irailean, eta partzuergo horretan
landa inguruneko herri txikiak lekua izatea
lortu genuen.
Partzuergoak haurreskolaren funtzionamendu
gastuak hartzen ditu bere gain eta Udalek
lokalaren egokitzapena eta mantenimendu gastuak.
Tolosaldean 2003-2004 ikasturtean landa inguruneko
Berastegi, Elduain, Lizartza eta Orendainen
ireki ziren haurreskolak, herri hauek EREIN
programatik inbertsioetarako dirulaguntzak
jaso zituztelarik.
Orohar, haurreskola zerbitzuari buruz herritarrek
eta bereziki gurasoek egiten duten balorazioa
oso baikorra da eta aurrerantzean ere bide
hori sustatzen jarraituko du Tolomendik.