Udaletxeei zuzenduriko zerbitzuak
  Azpiegitura proiektuak
Eusko Jaurlaritzako programen aholkularitza.
Foru Aldundiko programen aholkularitza
Proiektuen dinamizazioa
Nekazaritza eta basogintzaren garapenera zuzendutakoak
  Proiektuen dinamizazioa
Zerbitzu interesgarriak
Baserriko produktuen komertzializatzea bultzatzea
Beste esparruak
  Ekonomiaren dibertsifikazioa
Landa turismoa
Gizarte zerbitzuak
Hezkuntza
Beste esparruak

Gizarte zerbitzuak

Landa ingurunearen garapen integralerako eta bizi baldintzen hobekuntzan gizarte zerbitzuek garrantzia handia dute.

Tolomendi ohartzen da landa ingurunean bereziki gizarte zerbitzuek egun dituzten hutsune eta beharrak handiak direla eta bitarteko falta berriz nabarmena.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte politika departamentuak ateratako HURBILTZEN programa aurrerapauso bat dela uste dugu, baina dituen hutsuneak kontuan hartuz gehiago jorratu behar dela.

Tolomendik, MENDIKOI eta Eusko Jaurlaritzarekin antolaturiko jardunaldietan tolosaldeko LGP hartu zen oinarri gisa eta “osasun eta gizarte zerbitzuen” atalean hainbat aportazio egin zituzten eskualdeko eragile desberdinek.

Honako helburu estrategikoak eta jarduera planak (ekintzak) zehaztu ziren:

GAUR EGUN DAGOEN OSASUN ZERBITZUA HOBETU


Osasun zerbitzua landa eremuko beharretara egokitu
:

- Gutxieneko zerbitzuak bermatzeko medikuak eta erizainak bideratu Osakidetzatik.

- Osasun azpiegiturak sortu edo egokitu (kontsultak, altzariak, irisgarritasuna...).

- Farmazia zerbitzua egokitu (botikina...).

Dagoen eskeintza zabaldu eta hobetu:

- Larrialdi zerbitzuak antolatu eta egokitu (unitate ibiltari medikalizatu gehiago, lehen sorospen zerbitzua herrian bermatu...).

LANDA EREMUKO BIZTANLEEI OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK BERMATU.


Jendea gizarte zerbitzuen abantailaz sentsibilizatu:

- Udal ordezkariak gizarte zerbitzuez sentsibilizatu eta ardura politikoak exigitu.
- Gizarte laguntzaileek herritarrei eman beharreko informazioa indartzeko baliabideak jarri.

Gizarte asistentzia landa eremuaren beharretara egokitu:

- Etxez-etxeko laguntza indartu.
- Oinarrizko beharrei erantzuteko zerbitzuak antolatu.
- Gutxieneko gizarte zerbitzuak arautu eta finkatu.

Landa eremuko biztanleei gizarte zerbitzuak izateko bidea erraztu:

- Garraio zerbitzua indartu.
- Landa eremuko zentro balioanizdunak bultzatu (eguneko-zentro, topagune...).
- Dinamizatzaileen papera indartu.

Baliabideei ahalik eta etekin gehien atera:

- Zerbitzuak modu bateratu eta antolatu batean eman (zerbitzu egitura amankomun baten bideragarritasuna aztertu).

Aportazio hauek kontuan hartuz Tolomendik garatu beharreko ekintzak definituko dira.

© copyright 2004 Tolomendi
Lege gordailua | Diseinu eta garapena. Quick-en eskutik.

 

Erabiltzailea    
Pasahitza