Otsailaren 4ko 22/2003 Dekretuan onarturiko
Tolosaldeko Landa Garapen Programak (LGP)
jasotzen du landa ingurunean ekonomia sarea
dibertsifikatu eta lana sortzearen beharra.
Tolosaldeko LGP oinarritzat harturik
Tolomendik ondoko ildoak jorratzen ditu:
- Landa eremuko biztanleek lana
ez-ezik, aukera berdintasuna ere izan dezaten
ahalegindu.
- Industria lurzoruak, oinarrizko
azpiegiturekin batera ugaritu eta bete egin
behar dira, landa eremuek dituzten ezaugarriak
kontuan hartuz.
- Industria txiki eta ertainei
landa eremuan jarrai dezaten bidea erraztu
egin behar zaie, bereziki tokian tokiko produktuen
eraldaketa enpresei edo zerbitzuei.
- Informazio eta komunikazio teknologia
berrietan oinarritzen diren lanak antolatzeko
modu berriei ateak ireki egin behar zaizkie,
profesionalek gero eta gehiago erabil ditzaten.
- Landa turismoa sustatu behar
da, beti ere iraunkortasun kontzeptua errespetatuz.