Ikaztegietan "herriari emango zaion zerbitzu berria" jarriko dute martxan. Udaletxearen azpiko lokala egokitu berri dute duela urte batzuk bertan zegoen taberna berriz martxan jartzeko. Taberna-jatetxea izateaz gain, oinarrizko gaiekin hornituriko DENDA txiki bat eta lau logeladun OSTATU zerbitzua ere eskainiko ditu. Gainera jubilatuentzako txoko bat ere egokitzeko asmoa dute jatetxearen alde batean. |