Orexan hasi berri da, herrian energia berriztagarrien garapena helburu duen proiektu berritzailea. Proiektuaren helburuak ondorengoak dira: - Herriko etxe, enpresa eta gainerako eraikinen energia efizientzia eta kontsumo maila neurtzea. - Orexak energia berriztagarri desberdinetan duen potentzialitatea aztertzea - Proiektu konkretuak garatzea, egungo energia iturriak energia berriztagarriez ordezkatzeko. Proiektu hau martxan jartzeko Orexako udalak hitzarmen bat lotu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko sailarekin, Tolomendi-Tolosaldeko Landa Garapenerako elkartearekin, Usurbilgo Lanbide Institutoarekin eta Itxasmendikoirekin.
|