2009ko urriaren 30ean Zegaman egindako ekitaldian, BELARMENDIk Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin erosi berri duen artomakinaren aurkezpena egin zen eta Gipuzkoa osoko baserritarrei zerbitzua BELARMENDIren bidez (943-691250) emango zaiela azaldu zen. Artomakinaren errendimendu bikainak (5 minututan 10 tonelada arto jasotzeko gai da edota ordubetean hektarea bat) baserritarrei euren forraje propioa eginez ustiakuntzaren errentagarritasuna hobetzeko aukera erreala eskeini nahi die. Bestalde "Etorlur"-ek lur bankuaren proiektuari lotuta baserritarren eskura lur egokiak jartzearen garrantzia azpimarratu zen Zegamako adibidea azalduz. Bertan gabon pinua egiteari utzi zitzaionetik abandonatuak zeuden hainbat lur artoa egiteko erabili dituzte zenbait baserritarrek. Azken finean, sektoreak bizi duen egoera larria bideratzeko benetako alternatibak eskeintzea da helburua. |