|
|
 |
|
 |
|
|
TOLOMENDI, Tolosaldeko Landa Garapenerako
Elkartea da.
Tolosaldea Gipuzkoako barnekaldeko eskualdeetako
bat da, 28 herriz osatua, hauetatik gehienak
herri txiki eta landa herriak direlarik, Tolosa
izanik eskualde-buru.
Oria ibaiak bitan banatzen du eta Aralar,
Ernio eta Leizanarek osatzen dute eskualdearen
muga naturalak.
Tolosaldearen azalera gehiena Landa Eremuak
osatzen du, mendi, baso eta batez ere baserri
eta beraiei lotutako soro eta belardiez, eremu
hauek izaera eta irudi berezia ematen diotelarik
eskualdeari.
Eremu honen babesa eta garapena bultzatzea
dira TOLOMENDIren zeregina. |
| Antolaketa
|
 |
|
 |
TOLOMENDI elkarte bat da , Tolosaldea osatzen
duten 28 udalerrik eta nekazaritzaren inguruko
eragile desberdinak, sindikatu, kooperatiba,
elkarteak... direlarik gure kideak.
Irabazi asmorik gabeko elkartea izanik, kideen
aportazioak dira elkartearen finantziazio
iturri.
Batzar Orokorra da erabaki organu nagusia
eta Gobernu Batzordea, kide guztien artetik15
ordezkarik osatua, egunerokotasuneko eta zuzendaritza
erabakiak hartzen dituena. |
| Jarduera
eremua |
 |
|
TOLOMENDI Elkartearen jarduera eremu fisikoa
Tolosaldea eskualdera mugatzen da eta jarduera
moten eremua, Elkartearen helburuek bai orokor
eta bai sektorialek mugatzen dute.
Burutzen ditugun jarduerak bitan banatzen
ditugu:
- Zuzeneko jarduerak: Elkartetik
animatu, bultzatu, koordinatu eta gauzatutako
ekintzak.
- Zeharkako jarduerak: Kideek
egiten dituzten ekintzei lotutakoak, batez
ere dirulaguntzen gestioa. |
 |
| Bazkideak
|
 |
|
Abaltzisketako Udala
Adunako Udala
Albizturko Udala
Alegiako Udala
Alkizako Udala
Altzoko Udala
Amezketako Udala
Anoetako Udala
Asteasuko Udala
Baliarraingo Udala
Belauntzako Udala
Berastegiko Udala
Berrobiko Udala
Bidegoiango Kooperatiba
Bidegoiango Udala
BIOLUR
EHNE
EHNELUR
Elduaingo Udala
Emakume Baserritarren Elkartea (EBEL)
ENBA
Gazteluko Udala
GEBE (Gipuzkoako Baso Elkartea)
Gipuzkoako Erle Elkartea (GEE)
Gipuzkoako Frisoi Elkartea (GIFE)
Gipuzkoako Limusin Elkartea (GILE)
Gipuzkoako Lore eta Baratzazale Elkartea (GILBE)
Gipuzkoako Txekor Gizentzaileak (GITXEGI)
Gipuzkoako Untxi Elkartea (GUE)
Hernialdeko Udala
Ibarrako Udala
Ikaztegietako Udala
INEKO
Irurako Udala
Izaskun Kooperatiba
Larraulgo Udala
Leaburu-Txaramako Udala
Lizartzako Udala
LURGINTZA
NEKOTS
Oihan Txiki Kooperatiba
Orendaingo Udala
Orexako Udala
Quick
E-mail: quick@qmz.com
Tolosako Babarruna Elkartea
Tolosako Udala
Villabonako Udala
Zizurkilgo Udala
|
 |
 |
|
|
©
copyright 2004 Tolomendi
Lege
gordailua | Diseinu eta garapena. Quick-en
eskutik.
|
|
|
|
|