
Gutako
bakoitzak gure agendak erabiltzen ditugu datozen
egunetan egin behar ditugunak antolatzeko.
Bada, gure herriko udalak horixe bera egiten
du Tokiko Agenda 21ekin: datozen urteei
begirako jarduna antolatu. Tresna
hori medio, 21. mendean aurrera atera behar
dituen ekintzekin zerrenda bat osatzen du,
ez noski 100 urtetan zehar burutuko dituenak,
lehenengo 4-5 urteei begirakoak baizik, ez
lukeelako zentzurik hainbeste urteri begirako
ezer antolatzerik. Zerrrenda hori herri plana
izango da, hau da, herriaren plan estrategikoa,
urtez urte berrikusi beharko dena, denborak
ez dezan zahartu.
Herri plana osatu aurretik ordea,
herriaren egoera aztertzea behar-beharrezkoa
da. Horretarako diagnostiko
bat egiten da, era guztietako gaiak jorratzen
dituena, eta han antzemandako ahulezia eta
gabeziak kontuan hartuko dira herri plana
osatzerakoan.
Beraz, Agenda 21, zure herrian aurrera
eraman nahi diren ekintzak jasoko dituen
plana da, baina baditu bi berezitasun:
1. Herritarren
artean adostutako ekintzak jasotzen
ditu: horretarako bai diagnostikoan eta
bai herri plana definitzerakoan herritarren
partehartzea ezinbestekoa da.
2. Guretzat eta gure ondoren
datozenentzat herri txukun eta bizi
bat lortzea du helburu: iraunkortasuna
begi bistatik galdu ezin dugun helburua
izango da.
|