|
• Hitzarmenaren sinadura:
2006ko otsailaren 13an sinatu zuen Abaltzisketako Udalak Tokiko Agenda 21 burutzeko hitzarmena. Altzo, Amezketa, Baliarrain, Ikaztegieta eta Orendaingo Udalek ere sinatu zuten hitzarmen hau, izan ere sei udalerri hauek osatzen baitute Bozue Udaltalde 21. Hitzarmen honetan parte hartzen dute, udalez gain, Tolomendik, Gipuzkoako Foru Aldundiak (Garapen Iraunkorrerako Departamentuak) eta Ihobek (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak.)
|